Salestar Misioak erakundeak, BOSCOAID erakunde bazkidearekin batera, Hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa izateko eskubidea, bakea garatzeko eta eraikitzeko motor gisa proiektua burutu du Kuajok herrian, Hego Sudanen. Proiektuaren kostua 73.513 eurokoa da, eta Bilboko Udalak finantzatu du.
Proiektuaren helburua da hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa izateko eskubidea erraztea, haurren eta nerabeen bizitzako funtsezko alderdiak jorratuz, bakea eraikitzen laguntzeko haurren bizi-kalitatea hobetuz, bakearen inguruko kultura bat sortuz eta haien hezkuntza landuz, garapen-gune moduan.
Pertsonak erdigunean jartzen ditugu beren eskubideak erreklamatu eta eskubide horien alde borroka dezaten. Proiektuak Garapen Iraunkorreko Helburu hauek lortzen laguntzen du:
4 GIH
Hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzea eta bizitza osoan ikasteko aukerak sustatzea denentzat.
“Hezkuntza mundua eraldatzeko armarik garrantzitsuena da”
Nelson Mandela
Afrikan, hezkuntza-oztopo ugari daude:
Eskola gutxi izatea: eskola gutxi daudenez, distantzia handietara daude, eta haurrak eramateko garraiobiderik ere ez dagoenez, haurrek bide luzea egin behar izaten dute.
Ez dago leku egokirik ikasteko edo ikasteko liburuak eskuratzeko.
Irakasle kualifikatuen defizita: irakasleek ez dute behar adina tresnarik prestakuntzarako.
Familiek ez dute interesik, eta, baliabiderik ez izateagatik, nahiago dute semeak eta bereziki alabak etxean geratzea etxeko lanak egiten laguntzeko.
Hego Sudan da munduan eskolatu gabeko haurren proportzio handiena duen herrialdea. Eskola-adinean dauden 10 haurretatik 6 bakarrik joaten dira eskolara.
Proiektuaren bidez, altzariak eta ikasketa-liburuak jartzea lortu da eskolan, hezkuntza-plaza berriak ireki dira, eta irakasleei teknika pedagogikoak eman zaizkie. Horrez gain, familiekin tailerrak eta komunitateetan bilerak egin dira, «gurasoen eskola» deiturikoari dagokionean, haurrak ikasten jarraitzea bultzatzeko.
Ikasleen %45 baino gutxiago neskak dira, eta horiek hezkuntzatik kanpo geratzeko aukera gehien dituzte, gurasoek nahiago baitute mutilak eskolara bidaltzea eta neskak etxean laguntzen uztea. Horrek genero-arrakala areagotzen du, emakumearen pobrezia betikotzearekin batera.
Neskek erronka gehiago dituzte aurrean, kultura-pertzepzioak barne; hala nola, ezkontza goiztiar behartua edo haurdun geratzeko arriskua, eta horrek ezkontzan dote baxuak lortzea ekarriko luke. Nesken %40 18 urte bete baino lehen ezkontzen da.
Proiektuari esker, hainbat jarduera burutzen ari dira eskolan, herrixketan, baita irrati-programak ere, ekitateari buruz kontzientziatzeko eta derrigorrezko ezkontzei eta genero-indarkeriari buruz ez ezik, neskatilek eta neskek ikasteak duen garrantziari buruz ere hitz egiteko.
5 GIH
Generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume eta neskatila guztiak ahalduntzea.
3 eta 6 GIH-ak
Adin guztietan bizitza osasungarria bermatzea eta guztiontzako ongizatea sustatzea.
Saneamendu-instalazioak ez dira oso ohikoak Hego Sudanen. Etxebizitzen %80k ez du komunik.
Ur-, saneamendu- eta higiene-instalazio seguruak ez izateak eragin suntsitzailea du osasunean. Kutsatutako ura eta saneamendu eskasa gaixotasun askoren transmisioarekin lotzen dira, eta gaixotasun horiek prebenitu litezke. 5 urtetik beherako 525.000 haur baino gehiago hiltzen dira urtero beherakoa bezalako gaixotasunak medio (hori da haurren hilkortasunaren bigarren kausa nagusia).
Proiektuari esker, komunak eraiki ditugu Lehen Hezkuntzako eskolan.
Afrikan, 30 milioi pertsona desplazatu edo errefuxiatu daude. Hego Sudanen, klima-aldaketak eragindako lehorteak eta uholdeak direla-eta, abeltzainak eta nekazariak lurrengatik lehiatzen dira. Etnien arteko indarkeria-tasa altuen ondorioz, milioi bat pertsona baino gehiago daude herrialde barruan desplazatuta edo inguruko herrialdeetan errefuxiatuta.
Proiektu honetan, Hego Sudanen burutzen ditugun guztietan bezala, gatazkak konpontzea, etnien arteko errespetua, genero-indarkeriarik ez izatea, giza-eskubideak eta maitasuna bezalako gaiak jorratzen ditugu. Horretarako, eskolaz kanpoko jarduerak, ikasgela barrukoak, familiekiko jarduerak eta irrati bidezkoak egiten ditugu.
O16 GIH
Gizarte bidezkoak, baketsuak eta inklusiboak sustatzea.